Whatsapp E-maila Instagram

Heze Lantegia

Gure tailerrean dugun zeramikaren inguruko prozesuetara hurbiltzeko gune bat da hau, artisautzako tekniketan arreta jarriz, diseinuaren, sorkuntzaren eta objektuen inguruko lengoaia berriak bilatzeko tokia.

Tailer hezeak zeramika tailer erregularrak antolatuta dauzka, bertan buztinarekin lan egiteko eta esperientziak partekatzeko. Asteburuetako tailerrak eskeintzen dira ere, eta baita bi-hileko tailerrak,  teknika zehatz desberdinetan sakontzeko aukera ematen dutenak.

Ideiak sortzeko, partekatzeko, eraldatzeko eta proiektatzeko sorkuntza, ekoizpen eta esperimentazio espazio bat da hau, eta aldi berean, gure egiteko nahiak eta sorkuntzak eragiten dituen barne bulkadak bideratzeko aukera paregabea.

Espazioa era guztietako proiektuetarako pentsatuta dago: lan-mahai zabalak eta apalategiak, buztingintzako bost tornu, esmaltatzeko eta garbitzeko eremua, bi labe elektriko eta brikolajerako eta konponketarako lan-banku bat.

Lazos de Barro

Saio kopurua: 1

Iraupena: 2H

Prezioa: 0€/35€/45€

Deskripzioa

Keramika zure lagunekin* edo talde heterogeneo batekin partekatzeko tailer formatua da.  Buztinarekin kontaktua esperimentatzeko, zure lehen piezak egiteko eta zure eskuen boterea ezagutzeko modu ezin hobea da. Ez da aldez aurretiko esperientziarik behar, eta adin guztietarako pentsatutako jarduera da.**

* Talde handia bazarete (5 baino gehiago), tailerra zuen taldearentzat bakarrik erreserbatu dezakezue, bestela izena eman duten beste pertsona batzuekin elkartuko zaitugu taldea osatzeko.

** 12 urtetik beherakoek heldu batekin etorri beharko dira.

– Funtzionamendua:

  1. Egin zure taldea edo guk bilatuko dizugu.
  2. Aukeratu eguna eta ordua.
  3. Etorri tailerrera eta sortu zure pieza.
  4. Hiru aste igaro ondoren, zure pieza prest egongo da!
WEB_Lazos_de_barro_A

Edukia

  1. Partekatuz sortzea.
  2. Lehen hurbilketa bat keramika mundura.
  3. Modelatze-tekniken hastapena.
  4. Engobe eta esmalteen hastapena.