
Heze Lantegia
Gure tailerrean dugun zeramikaren inguruko prozesuetara hurbiltzeko gune bat da hau, artisautzako tekniketan arreta jarriz, diseinuaren, sorkuntzaren eta objektuen inguruko lengoaia berriak bilatzeko tokia.
Tailer hezeak zeramika tailer erregularrak antolatuta dauzka, bertan buztinarekin lan egiteko eta esperientziak partekatzeko. Asteburuetako tailerrak eskeintzen dira ere, eta baita bi-hileko tailerrak, teknika zehatz desberdinetan sakontzeko aukera ematen dutenak.
Ideiak sortzeko, partekatzeko, eraldatzeko eta proiektatzeko sorkuntza, ekoizpen eta esperimentazio espazio bat da hau, eta aldi berean, gure egiteko nahiak eta sorkuntzak eragiten dituen barne bulkadak bideratzeko aukera paregabea.
Espazioa era guztietako proiektuetarako pentsatuta dago: lan-mahai zabalak eta apalategiak, buztingintzako bost tornu, esmaltatzeko eta garbitzeko eremua, bi labe elektriko eta brikolajerako eta konponketarako lan-banku bat.
Bi-hilekoa: Dekorazio teknikak
Saio kopurua: 8
Iraupena: 24 ordu (3 astero)
Prezioa: 336€ + (15€-ko matrikula)*
Deskripzioa
Zeramikazko Grafika eta Dekorazio blokean, zeramika gaineko teknika eta akabera teknika desberdinak ikusiko ditugu. Materiaren egoera desberdinetan (gordin, egosita eta esmaltatua) landu ahal diren dekorazio tenkinak desberdinak probatuko ditugu.
Piezen azken emaitzari forma ematen lagunduko dguten hainbat tresnekin lan egingo dugu, engobeak erabiltzako mudo berriekin esperimentatuz eta hirugarren su teknikak esploratuz, hala nola kalka zeramikoak.
Diseinu grafiko eta dekorazio baliabideak gure piezen akaberan aplikatuko ditugu, irudi abstraktuak zein figuratiboak konbinatzen.
* Ez da aurretiazko ezagutzarik behar.
– Datak: (API 7/14/21/28)+(MAI 5/12/19/26)
– Ordutegia: Asteazkenetan 18:00-etatik 21:00-etara.

Edukia
- Dekorazio-teknikei eta metodoei buruzko teoria.
- Dekorazioaren garrantzia.
- Pieza zeramikoaren gaineko grafika
- Gordinik dekoratzeko teknikak: engobeak, transferentziak, esgrafiatzea.
- Bizkotxoan dekoratzeko teknikak: oxidoak, erreserbak, udarea.
- Hirugarren sua: esmalteen gaineko oxidoak eta kalka zeramikoak.