Whatsapp E-maila Instagram

Heze Lantegia

Gure tailerrean dugun zeramikaren inguruko prozesuetara hurbiltzeko gune bat da hau, artisautzako tekniketan arreta jarriz, diseinuaren, sorkuntzaren eta objektuen inguruko lengoaia berriak bilatzeko tokia.

Tailer hezeak zeramika tailer erregularrak antolatuta dauzka, bertan buztinarekin lan egiteko eta esperientziak partekatzeko. Asteburuetako tailerrak eskeintzen dira ere, eta baita bi-hileko tailerrak,  teknika zehatz desberdinetan sakontzeko aukera ematen dutenak.

Ideiak sortzeko, partekatzeko, eraldatzeko eta proiektatzeko sorkuntza, ekoizpen eta esperimentazio espazio bat da hau, eta aldi berean, gure egiteko nahiak eta sorkuntzak eragiten dituen barne bulkadak bideratzeko aukera paregabea.

Espazioa era guztietako proiektuetarako pentsatuta dago: lan-mahai zabalak eta apalategiak, buztingintzako bost tornu, esmaltatzeko eta garbitzeko eremua, bi labe elektriko eta brikolajerako eta konponketarako lan-banku bat.

Bi-hilekoa: Tornua eta Pastak

Saio kopurua: 8

Iraupena: 24 ordu (3 astero)

Prezioa: 336€ + (15€-ko matrikula)*

Deskripzioa

Bloke honeta zeramika tornuko lanaren oinarriak ikasiko ditugu. Gorputzaren eta keinu bakoitzaren asmoa integratuz, makinaren eta materialaren arteko sintonian ardatza jarriz.

Materialaren oraketatik hasiko gara gero tornuan erabiltzako. Bustin bigunarekin lan egingo dugu. Pella erdiratu, pella ireki, hormak igo pintzak erabiliz eta altuera emanez eta azkenik forma ematea. Piezen bihurritzea praktikatuko dugu, eta pieza bikoitzak eta itxierak sortzeko prozesua ikasiko dugu, baita mihiztatzeak ere. 

Aldi berean, zeramikaren oinarrira joango gara, buztina lortzera. Prozesu honetan geure materiala sortuko dugu, gure inguruan aurkitutako buztin basatiak bilduz eta prozesatuz.

Bi prozesu horiek lan kontziente batera eramango gaituzte, teknikarekin eta materialarekin eta zeramikazko objektua lortu aurretik gertatzen denarekin lotuko gaituena.

* Ez da aurretiazko ezagutzarik behar.

–Fechas: (ABE 2/ 9/16/23)+(URT 13/20/27)+(OTS 3)

BIMENSUAL_TORNO

Edukia

  1. Torneatzea: oratzea, zentratzea, ilea irekitzea, buztina igotzea eta piezari forma ematea.
  2. Bihurritua, heldulekuak eta beste elementu batzuk.
  3. Pieza bikoitzak, pieza itxiak eta testurak tornuan.
  4. Aurkitutako buztinak biltzea eta prozesatzea.
  5. Pastak eta buztinak prestatzea, neriage eta nerikomi teknikak