
Heze Lantegia
Gure tailerrean dugun zeramikaren inguruko prozesuetara hurbiltzeko gune bat da hau, artisautzako tekniketan arreta jarriz, diseinuaren, sorkuntzaren eta objektuen inguruko lengoaia berriak bilatzeko tokia.
Tailer hezeak zeramika tailer erregularrak antolatuta dauzka, bertan buztinarekin lan egiteko eta esperientziak partekatzeko. Asteburuetako tailerrak eskeintzen dira ere, eta baita bi-hileko tailerrak, teknika zehatz desberdinetan sakontzeko aukera ematen dutenak.
Ideiak sortzeko, partekatzeko, eraldatzeko eta proiektatzeko sorkuntza, ekoizpen eta esperimentazio espazio bat da hau, eta aldi berean, gure egiteko nahiak eta sorkuntzak eragiten dituen barne bulkadak bideratzeko aukera paregabea.
Espazioa era guztietako proiektuetarako pentsatuta dago: lan-mahai zabalak eta apalategiak, buztingintzako bost tornu, esmaltatzeko eta garbitzeko eremua, bi labe elektriko eta brikolajerako eta konponketarako lan-banku bat.
Bi-hilekoa: Prototipoak eta Moldeak
Saio kopurua: 8
Iraupena: 24 ordu (3 astero)
Prezioa: 336€ + (15€-ko matrikula)*
Deskripzioa
Bloke honetan, zeramikazko erreprodukzio-prozesuetara egokitutako eskaiolazko moldeak egiten ikasiko dugu. Piezen fabrikazioan eta hibridazioan lan egingo dugu prototipoak (positiboak) lortzeko eta hauekin moldeak (negatiboak) garatzeko eta eraikitzako. Positibatzeko edo erreproduzitzeko teknikak ikasiko ditugu, hala nola estutzea edo barbotinarekin kolada teknika, bai eta gainazaleko eta koloretako beste deriba batzuk ere.
Erreprodukzio-metodo horien bidez, pieza berdin-berdinak sortuko ditugu matrize batetik, baina deriba formalak aldatzeko, mihiztatzeko eta sortzeko aukera ere aztertuko dugu.
* Ez da aurretiazko ezagutzarik behar.
–Datak: (OTS 10/17/24/3)+(MAR 10/17/24/31)
–Ordutegia: Asteazkenetan 18:00-etatik 21:00-etara.

Edukia
1.Moldeekin egindako lanaren teoria eta erreferentziak
2.Prototipoak sortzeko ariketa.
3.Eskaiolazko moldeak egitea: takelak.
4.Erreprodukzio-teknikak: koladak eta estutzea.
5.Moldeen bidezko dekorazio-teknikak: monoinprimaketa eta marmoleztatzeak.