
Heze Lantegia
Gure tailerrean dugun zeramikaren inguruko prozesuetara hurbiltzeko gune bat da hau, artisautzako tekniketan arreta jarriz, diseinuaren, sorkuntzaren eta objektuen inguruko lengoaia berriak bilatzeko tokia.
Tailer hezeak zeramika tailer erregularrak antolatuta dauzka, bertan buztinarekin lan egiteko eta esperientziak partekatzeko. Asteburuetako tailerrak eskeintzen dira ere, eta baita bi-hileko tailerrak, teknika zehatz desberdinetan sakontzeko aukera ematen dutenak.
Ideiak sortzeko, partekatzeko, eraldatzeko eta proiektatzeko sorkuntza, ekoizpen eta esperimentazio espazio bat da hau, eta aldi berean, gure egiteko nahiak eta sorkuntzak eragiten dituen barne bulkadak bideratzeko aukera paregabea.
Espazioa era guztietako proiektuetarako pentsatuta dago: lan-mahai zabalak eta apalategiak, buztingintzako bost tornu, esmaltatzeko eta garbitzeko eremua, bi labe elektriko eta brikolajerako eta konponketarako lan-banku bat.
Urteko LAB-orategia
Saio kopurua: 36
Iraupena: 108 ordu (3 ordu/astero)
Prezioa: 1295€
Deskripzioa
Urteko Zeramika Laborategia, A.K.A., Zeramikari Eskola, ikasturte osoan zehar egitaratutako zeramikari buruzko prestakuntza da. Ikastaroa, gai desberdineko bi-hileko lau bloketan banatzen da. Eta azkeneko hilabete bat egongo da amaierako proiektu bat lantzeko. Bloke bakoitza gaian espezializatutako irakasle batek ematen du eta tailer berezi bat emango duen artista gonbidatu bat izango dugu.
Gure ikastarorik luzeena da. Zeramika-teknikak ikasiko dituzu eta zure proposamen pertsonalenak garatzen lagunduko dizugu, ezagutza praktikoak eta teorikoak konbinatuz. Ikastaroa gure prozesuak bateratzeko, esperimentatzeko, kontzeptualizatzeko eta gure ideiak, nahiak eta sormen-beharrak nola gauzatu pentsatzeko topagunea izango da. Prozesu bakoitza barneratzea eta materialekin autonomia lortzea da helburua.
Urrian, Eraikuntza-tekniken blokearekin hasiko gara, non teknika desberdinekin hasiko gara atximurka, plantxa eta txurroekin. Gero, azaro bukaeratik Tornu eta Pastak blokearekin jarraituko dugu, honetan ingurunean aurkitutako buztinak prestatzen esperimentatuko dugu eta hauekin tornuaren teknikan hasiko gara.
Ondoren, otsaila eta martzoan, Protitopo eta Moldeak blokea garatuko da. Bertan, formak aztertzen eta hauek eskaiolako moldeekin erreproduzitzen murgilduko gara. Azkeneko blokea, Grafika eta Dekorazioa izango da apirila eta mahiatzan zehar. Honetan, prozesu zeramikoari egokitutako teknika grafiko eta plastikoak ikasiko ditugu.
Proiektu blokea, urtean zehar ikasi eta landutako ezagutza, teknika eta trebetasunak finkatzeko eta praktikatzeko momentua izango da. Hilabetean zehar, ikasle bakoitzak bere proiektua sorkuntza-erritmoa errepetatuz landu ahalko du. Bakoitzaren ideia, nahia eta beharrei entzuten eta erantzuten lagunduko dizuegu. Hauek kontzeptualizatzeko, birpentsatzeko eta esperimentatzeko momentua izango. Eta planteatzen dituzten arazoen aurrean irtenbideak eta baliabideak aztertuko ditugu.
Ikastaroari amaiera emateko, ikasle bakoitzaren pieza bat aukeratuko dugu, gure “Atari-an” erakusketa gunean ikusgai egongo den erakusketa kolektibo batean parte hartzeko.
-Ordutegia: Asteazkenak 18.00-etatik 21.00-etara.

Edukia
- Blokea: Eraikuntza-Teknikak (24 Ordu).
- Blokea: Tornua eta pastak (24 Ordu).
- Blokea: Molde eta Prototipoak (24 Ordu).
- Blokea: Grafika eta dekorazioa (24 Ordu).
- Blokea: Proiektuak (12 Ordu).