Whatsapp E-maila Instagram

Heze Lantegia

Gure tailerrean dugun zeramikaren inguruko prozesuetara hurbiltzeko gune bat da hau, artisautzako tekniketan arreta jarriz, diseinuaren, sorkuntzaren eta objektuen inguruko lengoaia berriak bilatzeko tokia.

Tailer hezeak zeramika tailer erregularrak antolatuta dauzka, bertan buztinarekin lan egiteko eta esperientziak partekatzeko. Asteburuetako tailerrak eskeintzen dira ere, eta baita bi-hileko tailerrak,  teknika zehatz desberdinetan sakontzeko aukera ematen dutenak.

Ideiak sortzeko, partekatzeko, eraldatzeko eta proiektatzeko sorkuntza, ekoizpen eta esperimentazio espazio bat da hau, eta aldi berean, gure egiteko nahiak eta sorkuntzak eragiten dituen barne bulkadak bideratzeko aukera paregabea.

Espazioa era guztietako proiektuetarako pentsatuta dago: lan-mahai zabalak eta apalategiak, buztingintzako bost tornu, esmaltatzeko eta garbitzeko eremua, bi labe elektriko eta brikolajerako eta konponketarako lan-banku bat.

Bi-hilekoa: Eraikuntza Teknikak

Saio kopurua: 8

Iraupena: 24 ordu (3 astero)

Prezioa: 336€ + (15€-ko matrikula)**

Deskripzioa

Bloke honetan eraikuntza teknikak erabiliz zeramikazko piezen sorkuntza landuko dugu; hala nola plantxak, hustuketa, txurroak eta atximurrak. Materiala lantzen ikasiko dugu , haren portaera, ezaugarriak, mugak eta izan ditzakeen aldaketak aztertzen ere. Zeramika egosketak eta materia honen egoera desberdinak zelan funtzionatzen duten ulertuko dugu. Engobeak, ehundura, taila eta inkrustazioekin egosi aurreko dekorazio-teknikak landuko ditugu, eta, azkenik, egosi ondoren gure piezak esmaltatzeko teknikak ikasiko ditgu.

Teknika hauek erabiliz, zeramika-prozesuan eta honek duen sormen eta eraikuntza aukeretan murgilduko gara. teknika tradizional eta diseinu garaikidearen bidez proiektu pertsonalak garatuko ditugu.

*Ez da aurretiazko ezagutzarik behar.

–Data: (URR 7/14/21/28)+(AZA 4/11/18/25)

–Ordutegia: Asteazkenetan 18:00-etatik 21:00-etara.

BIMENSUAL_MODELADOPASTAS

Edukia

  1. Teoria, kontzeptuak eta erreferentzia zeramikoak (arte-artisautza-diseinua).
  2. Eraikuntza-teknikak: atximurka eta txurroak
  3. Plaka bidezko eraikuntza-teknikak: kartoizko moldeak
  4. Modelatze zuzeneko eta huste teknika.
  5. Engobeak, nahasketak eta aplikazioa prestatzea.
  6. Gainazaleko lana: esgrafiatzea, testurak, inkrustazioak.
  7. Esmalte-teknikak.