
Heze Lantegia
Gure tailerrean dugun zeramikaren inguruko prozesuetara hurbiltzeko gune bat da hau, artisautzako tekniketan arreta jarriz, diseinuaren, sorkuntzaren eta objektuen inguruko lengoaia berriak bilatzeko tokia.
Tailer hezeak zeramika tailer erregularrak antolatuta dauzka, bertan buztinarekin lan egiteko eta esperientziak partekatzeko. Asteburuetako tailerrak eskeintzen dira ere, eta baita bi-hileko tailerrak, teknika zehatz desberdinetan sakontzeko aukera ematen dutenak.
Ideiak sortzeko, partekatzeko, eraldatzeko eta proiektatzeko sorkuntza, ekoizpen eta esperimentazio espazio bat da hau, eta aldi berean, gure egiteko nahiak eta sorkuntzak eragiten dituen barne bulkadak bideratzeko aukera paregabea.
Espazioa era guztietako proiektuetarako pentsatuta dago: lan-mahai zabalak eta apalategiak, buztingintzako bost tornu, esmaltatzeko eta garbitzeko eremua, bi labe elektriko eta brikolajerako eta konponketarako lan-banku bat.
Biomaterialak
Saio kopurua: 1
Iraupena: 3 ordu
Prezioa: 75€
Deskripzioa
Biomaterialetarako sarrera tailerra, material alternatibo, biodegradagarri eta jasangarriak sortzeko eta garatzeko interesa duten kuriosoei zuzendua. Etorkizun birsortzailera hurbiltzen gaituzten praktikak, erreferentziak eta proiektu esperimentalak partekatuko ditugu.
Almidoia, agar-agarra, alginatoak eta alginato-biohariak oinarri dituzten hainbat aplikaziotarako errezetak prestatuko ditugu. Pigmentu naturalekin lan egingo dugu, eta testurak gehituko ditugu karga organikoetatik abiatuta.
Errezeta bakoitzarenkin hiru aldaera dituen lagin txiki bat garatuko dugu, eta 9 biopolimero desberdin lortuko ditugu. Bilaketa horretan eztabaidatuko dugu zer eta zergatik landu material jakin batzuekin etorkizuneko proiektu pertsonalak garatzeko.
*Ikastaroa egiteko material, tresna eta kontsumigarri guztiak prezioan sartuta daude.
-Datak eta Ordutegia: Hilabete bakoitzeko bigarren ostiraletan 17.30-etatik 20.30-etara.

Edukia
- Biofabrikazioari buruzko teoria: material biziak eta hondakinen birsorkuntza.
- Produktu, altzari eta moda diseinuaren, artearen eta artisautzaren arloko proiektuen erreferentziak.
- Biopolimeroen oinarrizko errezetak garatzea: almidoia, agar-agarra eta alginatoa.
- Alginatozko bioharien errezeta garatzea.
- Garatutako biopolimeroekin laginak sortzea.