Whatsapp E-maila Instagram

Heze Lantegia

Gure tailerrean dugun zeramikaren inguruko prozesuetara hurbiltzeko gune bat da hau, artisautzako tekniketan arreta jarriz, diseinuaren, sorkuntzaren eta objektuen inguruko lengoaia berriak bilatzeko tokia.

Tailer hezeak zeramika tailer erregularrak antolatuta dauzka, bertan buztinarekin lan egiteko eta esperientziak partekatzeko. Asteburuetako tailerrak eskeintzen dira ere, eta baita bi-hileko tailerrak,  teknika zehatz desberdinetan sakontzeko aukera ematen dutenak.

Ideiak sortzeko, partekatzeko, eraldatzeko eta proiektatzeko sorkuntza, ekoizpen eta esperimentazio espazio bat da hau, eta aldi berean, gure egiteko nahiak eta sorkuntzak eragiten dituen barne bulkadak bideratzeko aukera paregabea.

Espazioa era guztietako proiektuetarako pentsatuta dago: lan-mahai zabalak eta apalategiak, buztingintzako bost tornu, esmaltatzeko eta garbitzeko eremua, bi labe elektriko eta brikolajerako eta konponketarako lan-banku bat.

KLUB-A!

Saio kopurua: 12

Iraupena: 40H (10 ordu/astero).

Prezioa: 125€ + (15€-ko matrikula)*

Deskripzioa

KLUB-A! Tailerreko formatu ireki bat da, zure proiektu pertsonalak zeramikaz garatzeko, denbora eta leku gehiago eskaintzen duena. 10 ordu eskaintzen ditugu astean pertsona bakoitzarentzat.

Asteazken arratsaldeetan, 16:00etatik 21:00etara, eta Klubie bakoitzak 5 ordu gehiago ditu tailer erregularren ordutegietan adosteko. Modalitate honek aukera ematen du tailerreko ordu gehiago hartzeko irakaslerik gabe, baina tailerreko teknikari batekin, unean uneko zalantzak argitzeko.

Beren proiektu pertsonala garatu nahi duten pertsona autonomia dutenentzat eta aldez aurreko zeramika-ezagutzak dituztenentzat pentsatua.

Materialak ez daude prezioan sartuta, eta erabiltzaile bakoitzak ekarriko ditu bere proiektua garatzeko behar dituen materialak.Beste aldetik, esmalteak eta eskaiola ematen ditugu prezioaren barruan (neurrizko erabileran).

PRESET_kluba

Edukia

  1. Prezioan tailerreko erremintak eta tresnak sartzen dira: tornuak, tornetak, belakiak, modelatzeko erremintak…
  2. Tailerrerako sarbidea ordutegien barruan (5H asteazkenetan 16:00etatik 21:00etara + 5H hitzartu beharrekoa)
  3. Norberaren apalean biltegiratzea (50 cm x 100 cm inguru) + materialentzako lekua.
  4. Erremintak, lanabesak eta zeramikazko makineria erabiltzea.
  5. Dekorazio- eta esmaltatze-materialak.
  6. Moldeetarako eskaiola.
  7. Proiektuetarako laguntza teknikoa.
  8. Kafea eta infusio beroak eskuragarri.
  9. Lokatza eta labeak ez daude sartuta*
  10. Gutxienez 3 hilabeteko egonaldia**
  11. Urteko matrikula: 15 €***