
Siku Lantegia
Janztearen inguruan, moda diseinuan eta dekorazioan birpentsatzeko tokia. Gure ideiak sortzeko, eraldatzeko eta proiektatzeko sortu eta ekoizteko gunea, baita modaren industriari buruzko gogoetak egiteko tokia.
Espazio zabala dugu, joskintzarako makinekin horniturik; puntada zuzeneko makina industrialak, overlock industriala, gaineztagailu industriala, ehunak mozteko mahaia, lisatzeko ekipoa, errematxatzeko makina, etxeko makinak, binilo-ebakitzailea eta bero-xafla…
Zure ideiak gauzatzeko, formak mozteko, fantasiak josteko eta material berriak probatzeko tokia da.
Bi-hilekoa: Patroigintza
Saio kopurua: 8
Iraupena: 24 ordu (3 ordu/astero)
Prezioa: 298€ + (15€-ko matrikula)*
Deskripzioa
Bi hilero patroigintza bloke hau atera dugu, bi hilabetez gure Siku lantegian murgiltzeko. Tailer honetan patroigintza eraldatze teknikei ekingo diegu, gure proiektuei forma eta egitura eman ahal izateko.
Bi hilabetez gorputza, patroiak planoan eta eraikuntzan ulertzen ikasiko dugu. Tailer hau patroien esperimentazioan eta aldaketa sortzailean oinarritzen da. Beraz, dagoeneko prestatuta dauden oinarrietatik lan egiten ikasiko dugu, geure diseinuak sortzeko aldaketak eginez. Diseinu horiek egia bihurtuko ditugu prototipoa deritzogun lehenengo proba batean, glasillan josita.
Talde txikia da, ikasle bakoitzaren akonpainamendu egokia ziurtatzeko.
* Beharrezkoa da josten jakitea.
**Patroigintzako eta prototipogintzako materialak prezioan sartuta daude.
–Ordutegia:
Asteazkenetan 18:00-etatik 21:00-etara.
–Datak:
Bottom: (URR 7/14/21/28)+(AZA 4/11/18/25)
Top: (ABE 2/9/16/23)+(URT 13/20/27/3)
Bottom: (OTS 10/17/24)+(MAR 3/10/17/24/31)
Top: (API 7/4/21/28)+(MAI 5/12/19/26)

Edukia
- Sarrera patroigintza sistemari, ehunei eta materialei.
- Patroiak eta gorputza ulertzea. Gorputzaren neurriak.
- Gona, praka eta enborraren patroiak.
- Eraldatze eta sormen patroigintza teknikak.
- Gure diseinuaren patroia eta prototipoa josita.