Whatsapp E-maila Instagram

Siku Lantegia

Janztearen inguruan, moda diseinuan eta dekorazioan birpentsatzeko tokia. Gure ideiak sortzeko, eraldatzeko eta proiektatzeko sortu eta ekoizteko gunea, baita modaren industriari buruzko gogoetak egiteko tokia. 

Espazio zabala dugu, joskintzarako makinekin horniturik; puntada zuzeneko makina industrialak, overlock industriala, gaineztagailu industriala, ehunak mozteko mahaia, lisatzeko ekipoa, errematxatzeko makina, etxeko makinak, binilo-ebakitzailea eta bero-xafla…

Zure ideiak gauzatzeko, formak mozteko, fantasiak josteko eta material berriak probatzeko tokia da.

Joskintza tailerra

Saio kopurua: 4

Iraupena: 10 ordu (2.30 ordu/astero)

Prezioa: 85€ + (15€-ko matrikula)*

Deskripzioa

Hileroko tailer honekin joskintzaren eta ehungintzaren oinarrizko kontzeptuak hurbildu nahi dizkizuegu,  tailerrean edo etxean moldatzeko trebetasunak eman eta proiektu pertsonalak autonomiaz garatu ahal izan dezazuen.

Ez da beharrezkoa aldez aurreko ezagutzarik. Dinamika prest dago bakoitzak  gaitasun tekniko eta sortzaileak bere erritmoan garatu dezan.  Joskintzako eta patroigintzako oinarrizko teknikak pixkanaka ikasten joango gara, bakoitzak bere proiektu pertsonala garatzen duen bitartean.

Horrela, taldeetan maila desberdinetako ikasleak egongo dira arazorik gabe.

REGULAR_COSTURA

Edukia

  1. Josteko teknikak dituen koadernoa (oinarrizko josturak, tolesturak, zimurrak, etab.).
  2. Ehunak aztertu, ulertu eta manipulatzea.
  3. Esperimentazio-, konponketa- eta kustomizazio-ariketak.
  4. Hastapen-proiektuak: Tote bag edo “klaserako poltsa”, gona eta poloa.
  5. Aurreratuen proiektuak: jaka, galtzak, soinekoa.
  6. Ikasle aurreratuentzat, proiektu pertsonaletan laguntza.